Kirolaren eta kirol diplomaziaren inguruko Mundu biltzarra izango da aurten Donostian Uda Ikastaroen esparruan. Nazioarteko adituek parte hartuko dute ekainaren 28an eta 29an Donostian egingo den mundu mailako kongresuan; on line ere jarraitu ahal izango da. Kirolaren eta Kirolaren diplomaziaren aukerak eta erronkak jorratuko dira, mundu mailako ikuspegiaz eta XXI. mendearen testuinguruan kokatuta. Geopolitika, ekonomia, komunikazioa, marketina,branding, zuzenbidea, berdintasuna, identitatea, giza eskubideak, Europar Batasuna, globalizazioa, nazioarteko harremanak. Begirada eta hurbilpen ugariko esparrua da kirola eta kirolaren diplomazia https://www.uik.eus/eu/jarduera/kirol-diplomaziaren-erronkak-aukerak-xxi-mendean
https://www.uik.eus/es/curso/retos-oportunidades-diplomacia-del-deporte-siglo-xxi
Izen-ematea: Doan izango da. Horretarako bidal iezaiguzue [email protected] helbide elektronikora bertaratuko direnen izen-abizenak.
Oharra: Kongresua hiru hizkuntzetan garatuko da, eta beraz itzulpen zerbitzua bermatuko da. Euskaraz, gaztelaniaz eta ingleses. Ez da beharrezkoa bi egunetan eta ponentzia guztietan egotea.
