Mundakan, 2007an, Estatu Batuetan, 2011n, Australian (2013), Galizian (2015), Irlandan (2017) eta Perun (2019) txapeldun izan ondoren, 2009ko Portugalen txapeldunorde izateaz gain, euskal taldea taldekako lehenengoa da egun hauetan Buden (Ingalaterra) egiten den Munduko Txapelketan. Taldekako lehen itzuliaren ondoren, Euskal Selekzioak abantaila handia du Ingalaterrako anfitrioiengan, gaurko bigarren txandaren aurretik. Nahiko atzean daude Irlanda, Eskozia eta Gales.