
Karateko Euskal Selekzioak Matosinhosen (Portugal) parte hartu du Munduko Ligako A Seriean. Bertan, Mireia Vizueta euskal taldeko kirolariak brontzea lortu zuen. 6-1 irabazi zion Rinka Tahata japoniarrari. 70 herrialdetako ia mila kirolarik hartu zuten parte. Matosinhoseko Kirol eta Kongresu Zentroan nabaritu zen euskal ordezkaritza.
