June Garitano eta Aingeru Garay Neguko Kiroletako Euskal Federazioko eskiatzaileak Espainiako txapeldun izendatu dira GS modalitatean, Baqueira Beret estazioan egin den txapelketan nagusitasunez gailendu ondoren.

June eta Aingeru oso sendo agertu ziren jokatutako bi txandetan, aurkariak aukerarik gabe utziz.

Gainera, Juan del Campok zilarra lortu zuen gizonezkoetan eta Arrieta Rodriguezek brontzea emakumezkoetan.