Pasa den asteburuan San Cosmeko VII. Igoera ospatu zen Zallan, Euskal Mendi Txapelketako proba. Joseba Iraola izan zen proba honetako erakargarritasun handienetako bat eta gainera errekorrarekin irabazi zuen San Cosmeko Igoera honetan. Bigarren postuan bukatu zuen Aitor Mansok, Talex M3 batekin, eta podiuma Arnaud Dardansek osatu zuen, BRC B49 batekin. Balmasedakoak denboraldi bikaina darama. Europako Mendi Txapelketako lehiaketetara itzuliko da, non dagoeneko sei podium egin dituen, abuztuaren 18tik 20ra Suitzan.
