Balmasedako pilotua podiumean izan zen St Ursanne-Les Rangiersen, bere egutegiko seigarren eta azken proban
Joseba Iraolak eta bere Euskal Selekzioak mendi lasterketen Europako Txapelketako seigarren proba burutu zuten. Balmasedako pilotua St Ursanne-Les Rangiersen egon zen bere burua onenen artean ikusten jarraitzeko helburuarekin. Bere lehen entrenamendu-txanda hasi zuen bere E2SC kategorian lehen postua lortuta eta bigarren postua sailkapen nagusian, pista bustita. Ondoren, bigarren postua lortu zuen bere kategorian eta laugarren scratch postua sailkapen nagusian, podiumetik 4 hamarrenera bi lasterketen baturan. Horrela, pilotu euskaldunak amaitutzat eman du mendi lasterketen Europako Txapelketa.
Iraolak dioenez, “oso pozik gaude eta hemendik aurrera 2023a prestatzen ari gara, gure motorraren potentzia handitzen utziko diguten itxaropenarekin, gure aurkari nagusienekin berdintzeko”.
Iraolak Frantziako Saint Jean du Garden, Portugalgo Falperraren Rampan, El Fitoko Asturiasko igoeran edo Txekiar Errepublikan ere parte hartu du. Italian covid-agatik ezin egon eta Polonian huts egin ostean, Joseba Iraolak ilusioz gainezka bukatu zuen St Ursanne-Les Rangiersen (Suitza). Duela hilabete, Joseba Iraolak Chantadako (Galizia) igoera irabazi zuen, Espainiako txapelketa.
Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Selekzioa automobilismo talde berri hau babesten dute.
