Balmasedako pilotua onenen artean geratu da Frantzian, Portugalen eta Asturiasen

Joseba Iraolak mendiko lasterketen espezialitateko piloturik onenen artean egoten jarraitu nahi du. Oraingoan Txekiar Errepublikan. “Aurreko probetan goian egotea lortu dugu, eta orain Txekiar Errepublikan gaude. Ea sailkapenetan gora jo dezakegun” esan du Joseba Iraolak, hiru probatan lehiatu baita. Frantzian, Saint Jean du Gard-Col Saint Pierre, Portugalen (Falperran), podiumean, eta Fitorako igoeran.

Balmasedako pilotuak Euskadi ordezkatzen du mendiko lasterketen Europako Txapelketako nazioarteko bederatzi probatan. Asteburu honetan Txekiar Errepublikan (Ecce Homo Sternberk) izango da, 7.800 metroko trazadura ikusgarrian.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna eta Euskal Automobilismo Federazioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Selekzioa automobilismo-talde berriaren alde agertu dira.