Joseba Iraola buru duen Euskal Selekzioa taldeak Fitoko Igoeran parte hartuko du asteburu honetan, Europako Mendi Lasterketen txapelketako hirugarren proban. Asturiaseko hitzorduan, bizkaitarrak denboraldi hasiera onari jarraipena ematen saiatuko du, Frantzian eta Austrian jokatutako hitzorduetan bi podium lortu baititu.

Joseba Iraolak, gainera, iazko Fitoko Igoerak utzitako zapore gazi-gozoa kentzeko aukera izango du. Denbora onak izan arren, lehen txandan gurpil baten kaptadorean izandako arazo mekaniko batek sailkatzea eragotzi zion.

Euskal Kirol Federazioen Batasunak eta Euskadiko Automobilismo Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, automobilismo talde hau babesten dute.