Joseba Iraolak pronostikoak bete zituen eta Urrakiko igoeran irabazi zuen. Bizkaitarrak bi minutu eta 54 segundoko denborarik onena lortu zuen. Aitor Manso (BRC) eta Iosu Beitia (Speed Car) podiumean egon ziren Iraolarekin.
Iñaki Alberdi azpeitiarrak, berriz, laugarren postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta lehen postua turismoen kategorian, Porsche 911 GT3rekin. Beñat Población edo Bruno Scherer bezalako pilotuak gainditu zituen.
