Frantzian estreinatu ondoren, Saint Jean du Gard-Col Saint Pierre Euskal Selekzioarekin, Joseba Iraola eta bere taldea izango dira asteburu honetan Portugalen. Balmasedako pilotuak Euskadi ordezkatzen du mendiko lasterketen Europako Txapelketako nazioarteko bederatzi probatan. Eta, orain, maiatzaren 6tik 8ra izango da Falperran. “Prest gaude Europako txapelketako hurrengo probarako. Espero dezagun ezer ez gertatzea eta podiumean eta egon nahiko genukeen postuetan borroka egitea. Ibilbidea ezagutu eta dena ondo ateratzeko entrenatu dugu. Laster berri ona ematea espero dut”, nabarmendu zuen pilotuak Portugaletik.

Euskal Kirol Federazioen Batasuna eta Euskal Automobilismo Federazioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Selekzioa automobilismo-talde berriaren alde agertu dira: “oso proiektu garrantzitsua da, logistikari dagokionez ahalegin handia egin behar delako, eta oso lehiakorrak diren lasterketak egin behar direlako. Lehen urtea da, baina baliteke podiumak lasterketaren batean jasotzea. Portugalgo ahaleginarekin jarraitzen dugu”, dio Joseba Iraolak.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad