Joseba Iraola Euskal Selekzioarekin hasiko da asteburu honetan Frantzian. Balmasedako pilotuak Euskadi ordezkatuko du mendiko lasterketen Europako Txapelketako nazioarteko bederatzi probatan. Lehenbizikoa, ostiraletik, Saint Jean du Gard-Col Saint Pierre da. 520 zaldiko potentzia eta 570 kiloko pisua duen autoarekin egingo du (1.7 turboko motorra).
Euskal Kirol Federazioen Batasuna eta Euskal Automobilismo Federazioa, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Selekzioa automobilismo-talde berriaren alde agertu dira: “oso proiektu garrantzitsua da, logistikari dagokionez ahalegin handia egin behar delako, eta oso lehiakorrak diren lasterketak egin behar direlako. Lehen urtea da, baina baliteke podiumak lasterketaren batean jasotzea. Betetzen saiatuko naiz. Autoa nola doan ikusiko dugu. Frantzian hasiko gara”, dio Joseba Iraolak.
