Joseba Iraola pilotuak Euskal Selekzioaren monoplaza berria aurkeztu du gaur goizean Bilbon, Mendi Lasterketetan Europako Txapeldun titulua berresteko, ESC2 mailan, asteburu honetan Austrian jokatuko den lehen frogastik hasita. Balmasedarrak erronkari aurre egiteko erabiliko duen autoari dagokionez, hainbat berrikuntza dakartza aerodinamikaren atalean, aurrealdea erabat berrituta, eta oreka, gidari-postua erdigunean jarrita. “Pisua hobeto banatzeak bihurguneak hobeto hartzen lagun diezadake”, onartu du Iraolak.

Horrela, pilotuak 10 probek osatuko duten txapelketa irabazteko ilusioarekin egingo dio aurre erronkari, nahiz eta onartzen duen “top 3an sailkatzea emaitza ona izango litzatekeela”. Abentura honetarako, Euskal Selekzioko pilotu gisa, Iraolak Euskal Kirol Federazioen Batasuna (EKFB), Euskadiko Automobilismo Federazioa eta Eusko Jaurlaritzaren babesa du.

Ekitaldiak erakunde desberdinen ordezkaritza nabarmena izan du, izan ere, Angel Gurrutxaga EKFBko presidentea, Ana Otadui Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea, Gorka Iturriaga Eusko Jaurlaritzako Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaria, Carlos Sergio Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zuzendaria, Alfonso San Vicente, Balmasedako alkatea, eta Itxaso Erroteta, Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol zinegotzia bertan izan dira.

Palmares arrakastatsu bat handitzen jarraitzea

Automobilismoaren munduan bere hastapenak berandu hasi arren, Joseba Iraolak Mendi Lasterketen modalitateko emaitza on ugari ditu. Iaz Europako Txapelketa irabazi zuen, osatzen zuten 10 probetan podiuma lortuz: 5 garaipen, 3 bigarren postu eta hirugarren postu batekin. Bestalde, balmasedarra Espainiako Txapelduna da Mendi Lasterketetan eta bosgarren izan zen Portugalgo Munduko Mendi Txapelketan 2021ean. Gainera, 13 urte inguruko ibilbidean 100 lasterketa baino gehiago irabazi ditu.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad