Joan den astelehenean jokatu zen Kluben arteko Euskadiko Haur Txapelketa. Juan Elosegui, Mark Dearden, Marta Orbe eta María D’onofriok osatutako Jaizkibelgo taldeak zazpi kolpe irabazi zituen Basozabalen gainean. Podiuma Zarautzek itxi zuen, hirugarren postuarekin.
