Asteburuan jokatu zen Aiguestortesen (Herrialde Katalanak) ultra distantziako munduko txapelketa. Euskal Selekzioa ere bertan izan genuen parte hartzen. Denetan onena, Javi Dominguez gasteiztarra izan genuen hirugarren postuan. Lasterketak zituen 105 kilometroko luzeera eta 8000 metroko penditza positiboa sahiesteko, 12 ordu eta 16 minutu eta 16 segundu behar izan zituen. Denbora honek, munduko hirugarrena izatera eraman zuen Dominguez, Luis Alberto Hernando eta Andy Symmondsen atzetik. Bestalde, Iokin Garai oñatiarrak ere 14. postu bikain batean amaitu zuen. Imanol Alesonek berriz, bertan behera utzi behar izan zuen lasterketa.

Emakumeetan, Jone Urkizu izan zen Euskal Selekzioko lehen emakumea. 17. postuan amaitu zuen, 19 ordu, 34 minutu eta 17 segundurekin. Beste selekziokideak, Aitziber Osinalde legazpiarrak, ez zuen lasterketa amaitzeko aukerarik izan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad