Depor izan da 2023 Jai Alai World Tour Zirkuituaren aurkezpenaren eszenatokia. Zesta-puntak bere distira berreskuratuko du aurten. Zirkuitu honetako lehiaketak lau Grand Slam izango ditu: Donostia, Markina, Gernika eta Hondarribi. Ondoren, final handia, lau Gran Slam horien arabera denboraldiko pilotari onenekin, Club Deportivo Bilbaon izango da. Izarren gau hori azaroaren 17an ospatuko da.

“Pozik gaude aurtengo edizioarekin. Zesta-puntaren egutegi handiena eta onena ikus daiteke, hainbat aktore eta erakunderen lankidetzari esker”, esan du Bingen Zupiria sailburuak.