ESKOLA-KIROLEKO MONITORE LAGUNTZAILEA Ikastaroaren deialdia.

Ikastaroa 2024ko abenduaren 16an hasiko da, eta 2025ko martxoaren 29an amaituko da.

I mailako entrenatzailearen bloke amankomuna.

Sarrera proba abenduaren 14an izango da.

Parte hartu nahi baduzu, eman zure izena abenduaren 12a baino lehen.

Ikastaroa online izango da eta 80€ balio du (*diru-laguntza jasotzeko aukera). Gainera, ikastaroa doakoa izan ahal da EUSKARAZ egin eta GAINDITUZ gero.

Azterketak aurrez aurrekoak dira eta erdi-mailako hasierako zikloaren bloke amankomuna du.

Informazio gehiago eta izen-emateak: [email protected]

*Arabako Foru Aldundiak diruz lagunduta: argitaratu ondoren, prestakuntza gainditu duten Araban erroldatutako ikasleek diru-laguntzen eskaeran sartu ahal izango dute.