Datorren martxoan hasiko da 2023ko Lineako Euskal Herriko Kopako zortzi probetatik lehena eta oraingo honetan lehiaketa horren irudia aurkeztuko dugu. Logotipoan podiuma irudikatzen duten 3 mendi agertzen dira. “Gure mendiak dira, hain zuzen ere, emaitzak kalifikatzeko balio dutenak. Gure lurraren punta dira, eta kirolari onena zein den zehazten dutena”.

Lineako Euskal Herriko Koparen irudi berria Euskal Mendizale Federazioaren eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioaren ideia bateratuaren ondorio da. Izan ere, herrialde guztietako kirolariak lehiatu daitezke bertan, Euskal Herriko hainbat lurraldetan zehar. Kopako lehiaketak 8 proba izango ditu, Bediako Kolazino Mendi Egunean lehen proba egingo da eta Euskal Herriko Iparraldean txapelketari bukaera emango zaio, Askaingo Skyrhunean.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad