Espero genuen unea iritsi da. Martxan da euskal errepide egutegia Essor Basqueko bi lehenengo lasterketak leihatu ostean. Larunbatean Bokale eta Tarnos artean leihatu zen denboraldiaren irekiera ekitaldia. Frantziako tropelaren baitan, esperientzia diferentea izaten da euskaldunentzat, askoz urduriagoa eta lehatzeko modu ezberdinean. Lasterketa 40 kilometroren faltan erabaki zen 15 txirrindulari inguruko ihesaldia sortzean. Bertan txirrindulari indartsuak sartu ziren tartean VC Pays de Loudeac taldeko hainbat txirrindulari, haiekin Unai Zubeldia Elduaien Euskadiko Selekzioaren ordezkari izan genuen, berarekin batera beste bi euskaldun zeudelarik, Gari Lagnet (SDI) eta Maxime Renoux (LAB). Tropelean Vendee U taldea tiraka jarri zen baina ez zuen lortu 1’30”ko errenta murriztea. Helmugarako 15 kilometroren faltan ihesaldian zegoen Baptiste Veistroffer -rek (LOU) erasoa jo zuen eta bera bakarrik helmugara iritsi zen. Bigarren taldean Lagnetek zazpigarren postua lortu zuen (lehenengo euskalduna) eta Unai Zubeldiak bederatzigarren postua eskuratu zuen, top10ean sartuz. Gainerako euskaldunek tropelean amaitzea lortu zuten.

Igandean Kanbon antolakuntzak ibilbide gogorragoa proposatu zuen Zudaireko Mendatearen lau igoerekin eta Arnagako Maldaren bost igoerekin. Tropelak oso azkar abiatu zen eta selekzioak uneoro tropel buruan adi izan zituen Iñaki Diaz, Eder Ruiz de Balugera eta Unai Zubeldia. Azken kilometroetan hainbat eraso saiakera izan ziren eta azken ihesaldia Kanbora sartzear harrapatuta, Unai Zubeldiak berriz ere protagonismoa bilatu zuen Baptiste Vadic (VDU) txirrindulariaren gurpila jarraitu eta gainditu nahian. Vadicek metro gutxitako mantendu zion Zubeldiari eta 5 segundokoa tropelari eta helmugan garaile suertatu zen. Unaiek erritmoari eutsi zion baina 20 metroren faltan tropeleko hiru lehenengo txirrindulariek bera gainditzea lortu zuen. Azkenean bosgarren postuan iritsi zen bi top10 bikainak borobilduz.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad