Asteburu honetan, eskalada maite dutenen epizentroa bihurtu da berriz ere Rocopolis; izan ere, Nafarroako zentro horretan jokatu dira Euskadiko eta Nafarroako Eskalada Txapelketak, bai Zailtasun modalitatean, bai Abiadura modalitatean. Euskal Herriko eta Nafarroako berrogeita hamar eskalatzaile baino gehiago bildu dira 12 urtez azpiko kategoriatik maila absolutura. Eta dena giro bikainaz inguraturik, diziplina honetan euskal-nafar gazteen harrobia eta eskaladako kirolarekiko zaletasuna agerian utzi dituena.

Larunbatean finalak jokatu ziren Abiadura Txapelketan Martzel Vicario izan zen irabazlea gizonezkoetan eta Ander Linacisorori gailendu zitzaion. Emakumezkoetan ez zen ezustekorik izan, eta astebete lehenago Espainiako Txapelketan distira egin zuten eskalatzaileek Euskadi mailan egin dute berriro, eta Intza Elizalde eta Ines Allende Estatuko bigarren postutik Euskadiko lehen postura igaro dira. Eta sorpresa Garazi Gurrutxagak eman du, Irati Guenetxea 18. SUB mailako estatuko txapeldunari gailenduta.

Igandeko saioan Zailtasuneko finalak burutu dira, larunbatean finalerdiak jokatu ondoren. Joanes Esparta izan zen onena gizonezkoetan, aurreko egunetan 18 urtez azpiko estatalean lortutako bigarren postua ziurtatuz. Emakumezkoetan Irati Zabalaren garaipena eta Haizea Ossesen sasoi onaren baieztapena nabarmendu behar dira, Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortu ondoren, Ainhize Belar podiumaren gorenera igo zen berriro eta Maddi Agirre Ines Allende baino hobea izan zen.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad