Iñigo Llopisek aise bete du Manchesterren jokatzen ari diren igeriketa egokituko Munduko txapelketara buruan eramandako helburua. Donostiarra dominaren bat eskuratzeko borrokatu nahi zen bere proba gogokoenean, bizkar estiloko 100 metrokoan, eta oraingoan podiumeko lehen postua eskuratu du.
Llopisek Tokioko Jokoetan zilarra lortu zuen proba honetan bertan, eta gaurko emaitzari esker 2024ko Pariseko Jokoetarako plaza lortu du, oraindik modu nominalean ez bada ere.
