Iñigo Llopisek pausoak ematen jarraitzen du Manchesterreko igeriketa egokituko Munduko Txapelketan bere altxorren bila. Donostiarrak metal preziatuena bigarren aldiz bereganatu du. Bizkarreko 100 metroko finalean egin zuen lehenego, eta estiloetako 4×100 metrokoan, 34 puntukoan berriz egin du gaur.

Hain zuzen ere, Basque Teameko kirolaria izan da erreleboei hasiera eman diena, bere bere proba fetitxean, bizkarrean, lehen 100 metroak igeri eginez. Lehen zuzengunearen ondoren gipuzkoarra bigarren postuan zegoen, baina lehen postuan amaitu du bere lana, 1: 05.77ko denborarekin, Argentinaren (+0.22) eta Australiaren (+1.73) aurretik.

Ondoren bular estiloak hartu du txanda, eta Anastasiya Dmytrivek ezin izan dio lehen postuari eutsi. Espainia seigarren postura jaitsi da, nahiz eta ez duten amore eman. Tximeleta erako 100 metrokoan lehia oso estua izan da. Jose Antonio Mari Alcarazek egoera iraultzea lortu du bere taldea berriz ere lider jartzeko, Italiaren (+0.13) eta Kanadaren (+0.32) aurretik.

Erreleboen azken zatian Sarai Gasconek lehen postua gorde behar zuen eta horrela egin du. Lehen 50 metroak lehiakideen aurretik burutu ditu eta pareta ukitu eta arnasa lasai hartu arte distantziak mantendu ditu. Llopis, Dmytriv, Alcaraz eta Gaskonek osatutako konbinatuak urrea zintzilikatu du 4: 31.92 denboran, Europako errekorra hautsiz. Italiak zilarra eskuratu du (+2.53) eta Brasilek brontzea (+3.38).

Gaurkoarekin Iñigo Llopisek bi urre pilatzen ditu Munduko Txapelketa honetan, bizkar estiloko 100 metrokoan eta estiloetako 4×100 metrokoan; bosgarren postu bat estilo libreko 400 metrokoan eta seigarren postu bat tximeleta estiloko 100 metrokoan.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad