Basque Teameko iraupeneko eskiatzaileak 21. postuan amaitu du eskiatloiko 15km+ 15km-tan; estatu mailan proba honetan inoiz lortu den emaitzarik onena da. Lasterketaren aurretik Imanol Rojok abisatzen zuen. Material onena bilatuz eta Zhangjiakou inguruan dagoen iraupen-eskiko entro nazionalaren pista hotz eta motelera egokituz, aurretiko entrenamenduak erabakigarriak izango ziren, eta hala gertatu da. Tolosarra sasoi bikainean iritsi da Beijingeko Joko hauetara, Sotxi 2014 eta Pyeongchang 2018 jokoen esperientzia pilatuz. Azken urteetako Munduko Kopetan eta Oberstdorfeko Munduko Txapelketan lortutakoak ere esperantzaz beteriko erreferentzia pozgarriak izan dira, gainera.
Imanol Rojo lehen 30en artean egoten saiatu da probaren lehen zatian, baina benetan bigarren zatian, patinatzaile estiloko 15 kilometroetan, egin du hobera eskiatzaile tolosarrak.
