3. Mailako Euskadiren itzulera Irlandaren aurkako partidu batekin izango da maiatzaren 2an Lasesarren 19:30tan. Konbinatuaren itzuleraren eta partiduaren berri eman eta gero, talde teknikoaren aurkezpenaren txanda heldu da. Taldeko burua Iker Bilbao izango da. Jokalari moduan SD Amorebietari lotuta egon zen nagusiki. Bertan, sartutako golei esker gailendu. Gainera beste taldeen artean, Portugaleten egon zen ere
Entrenatzaile moduan 2. Mailako SD Leioa entrenatu zuen. Bere alboan 2. entrenatzaile gisa Aitor Zubizarreta egongo da. Zumaiako eta Ermuan ibili ostean, Azpeitiako Lagun Onak taldera iritsi zen. Han 3. Mailako taldea emaitza onak lortuta zuzendu zuen.
