2022ko urtarrilaren 16 eta 22an igeriketa artistikoko epaile berrientzako kurtso bat egingo da Sheila eta Iraia Nazabal nazio mailako epaileak emana. Urtarrilaren 16an online izango da, 9:00etatik 14:00etara, eta urtarrilaren 22an, berriz, goizeko saioa presentziala, non zehaztuko den. Ikastaroa gainditzeko, lan eta online azterketa batzuk egingo dira. Behin hori gaindituta, 4 praktikaldi izango dira, probintzietako edo Euskal Herriko txapelketetan egingo direnak.