Izotz hockeyko I. Kopa Donostian izango da, irailaren 25ean eta 26an. Neguko Kirolen Euskal Federazioak izotz-hockeyko U15 kategoriarako Ipar Liga antolatzeko asmoa zuen, baina ezin izan zen gauzatu pandemiaren ondorioz. Euskal Kopa honetara iritsi arte, CH Bipolo, CHH Txuri Urdin eta CH Huartek parte hartzen dute.
Partidak bi denborakoak izanen dira, 15 minutuko joko erreala, hiru puntu irabazitako partida bakoitzeko eta puntu bat berdinketa gertatuz gero (penaltirik gabe). Bi talde edo gehiagoren artean berdinketarik izanez gero, aldeko eta kontrako golen arteko alderik onena duen taldeak irabaziko du txapelketa.
Larunbatean, hilak 25
14:20: Txuri Urdin-Huarte
15:10: Huarte-Bipolo
16:00: Txuri Urdin-Bipolo
Igandea, hilak 26
14:20: Bipolo-Huarte
15:10: Txuri Urdin-Bipolo
16:00: Txuri Urdin-Huarte
16:50: Sari banaketa
