EKFB-tik azaroaren 14an (astelehena), 10:30etik 12:00etara, on line egingo den “Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexistarako jarraibideak” trebakuntzara gonbidatzen zaituztegu.
Euskal kirol federazioek, erakundeekin harreman zuzena duten entitate kopuru handi batekin batera, komunikazio agiri eta euskarri egokiak izan behar dituzte, genero estereotipoak apurka desagerrarazteko.
Zeregin hori errazteko, eduki hauekin diseinatu da trebakuntza:
- Zertarako hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista: legezko betebeharra eta beste arrazoi batzuk.
- Idatzizko komunikaziorako jarraibide gramatikalak. Eusko Jaurlaritzaren eta Emakunderen gida espezifikoak kirolaren esparrurako.
- Ariketa praktikoa. Dokumentu egokituen adibideak erakutsiko dira.
Zuen federazioan interesa izan dezaketen zuzendaritzako kideentzat, langileentzat eta erreferentziako beste pertsona batzuentzat da prestakuntza.
Informazio eta izen emateak
[email protected]
94 623 26 89
