Euskadiko Hipika Federazioko hiru amazona aukeratu dituzte Gorla Minoren (Italia), Lombardia inguruan, ospatuko den Europako Txapelketan parte hartzeko. Euskal kirolariak Uxue Arruza (Clarín de las Llamosas), Nora García (Macao) eta Haizea Garmendia (Tescari Jac) dira.