
Asteburuan, AEBtan jokatu den "The Rut" lasterketak, izen propio euskaldun bat izan du garaile: Hassan Ait Chaou, Euskal Selekzioko kidea. Munduko Kopako proba zen, larunbatean Montanan jokatu zen lasterketa. Bertara joana zen Hassan, Aitziber Ibarbia eta Maria Zorroza selekziokideak alboan zituela, asteburuan ospatuko ziren bi lasterketetan ateratzeko asmoz. Lasterketa bertikalean, bi nesken lasterketa goraipatzekoa izan zen, Zorrozak 3. postuan amaitu zuen eta Ibarbiak berriz, 4. postuan. Baina onena, igandean ospatu zen lasterketan igaro zena izan zen.
Munduko Kopako zazpigarren probak (28 kilometro eta 2400 metroko desnibel positiboa), Hassan Ait Chaou izan zuen garaile helmugan. Bigarren postuan zihoanean, Dakota Jones liderrak, min hartu eta lehen postuan ipini zen billabonatarra. Ez zuen areriorik izan handik aurrera, eta helmugan, bera izan zen azkarrena 3:06ko denborarekin, Kiril Nikolov eta Jan Margariten aurretik. Zorionak !! Emakumeek ere lasterketa aparta egin zuten igandean ere. Ibarbia 6. postuan sartu zen, eta Maria Zorroza berriz, 9. postuan. Esan bezala, Euskal Selekzioko kideek, maila aparta eman dute udaran ospatu diren lasterketetan. Jarrai dezala festak !!