Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriak, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendari Jon Redondok, Euskal Kirol Federazioen Batasuneko presidente Angel Gurrutxagak eta Donostiako udaleko Kirola, Herri Segurtasuna eta Herri Babeseko zinegotzi ordezkari Martin Ibabek Euskadiko Federazioen egoitza berria bisitatu dute gaur, Donostian, Anoetako estadioan.

Donostiako udalaren titulartasuneko 1.300 metro koadroko espazio berrian guztira hamazazpi federaziok egiten dute lan: urpeko jarduerak, xakea, automobilismoa, badmintona, eskubaloia, beisbola eta sofbol-a, ehiza, txirrindularitza, judoa, mendia, motoziklismoa, arrantza eta castinga, piraguismoa, arraunketa, errugbia, triatloia eta bela.

Orain arte federazio horien egoitza Donostiako Errotaburu pasealekuko lokaletan zegoen, eta orain Gipuzkoan dauden euskal kirol federazioen zati handi bat egongo da egoitza berrian. Euskal Kirol Federazioen Batasuna arduratu da egoitzak lekuz aldatzeaz eta bulego berriak egokitzeaz.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad