Gorka Corres Ibañez de Opakuak irabazi du junior gizonezkoen mailako Espainiako Txapelketa. Hodei Muñozek bigarren postua eskuratu du junior mailan ere. Diego Ruiz de Arkaute laugarren izan da 23 urtez azpikoen lasterketan. Igande historikoa Euskadiko Selekzioarentzat. Gorka Corresek nagusitasun handiz irabazi du lasterketa. Bigarren itzulian bakarrik alde egin du eta hasierako uneetan tarte txikia lortu duen arren, lasterketa erdialdera 20 segundu inguruko errenta lortu du eta lasterketaren jaun eta jabe izan da.

Bigarren taldean egun osoan Hodei Muñoz egon da, bere selekzio kideari lagunduz taldea kontrolatuz. Azken itzulietan hirukote jarraitzailea desegin da eta Muñozek bakarrik alde egin du helmugan zilarrezko domina lortuz. Asier Beraza 9. izan da, Gari Ugarte 14. eta Unax Galan 26. postuan iritsi da. Gizonezkoen 23 urtez azpiko lasterketan Diego Ruiz de Arkaute protagonista izan dugu. Irteeran postu batzuk galdu dituen arren, pixkanaka hobera egitea lortu du eta 4 itzuliren faltan brontzezko dominaren leihara iritsi da. Alain Suarezekin ibili da azken itzulietan elkarri mokoka, erritmo azkarrean. Azken itzuliko gune teknikoetan zailtasun batzuk izan ostean, sprintera iritsi da Diego brontzezko domina eskuratzeko. Alain Suarez nagusi izan zaio eta gasteiztarra laugarren posturarekin geratu da.

Azken lasterketa emakumezkoena izan zen Euskadiko Selekzioarentzat. Maria Modenes podiumaren helburuarekin atera da 23 urtez azpikoen mailan. Erritmo gogorra izan da hasieratik eta lehenengo itzulietan jarraitzea lortu duen arren, azken itzuliak gogorrak egin zaizkio eta helmugara bederatzigarren iritsi da. Juniorretan Nahia Arana eta Nahia de Miguelek maila polita erakutsi dute. Arana irteeran ondo kokatu den arren ezin izan du lasterketa buruko txirrindularien erritmoa jarraitu. Bere erritmoa bilatuz lasterketa txukuna egin du top5agatik leihatzen. Lasterketa gogorra izan da eta azkenean helmugan seigarren izan da eta Nahia de Miguel hamalaugarren.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad