Gabiria Rallysprintaren ondoren, Euskadiko Federazioaren probek Goierriko VIII. Rallysprintarekin jarraitzen dute asteburu honetan. Irteera larunbateko 9.20etan izango da Lazkaoko plazan. Tarte kronometratua 10: 00etan da. Ondoren, Aiako XVI. Igoera martxoaren 25ean izango da eta Opakuako XV. Igoera apirilaren 1ean.