Getxoko uretan, Arriluze Klubak antolatuta, Itsasoko Arrauna izeneko modalitateko lehen Euskadiko Txapelketa jokatu da, FERek antolatutako I. Open Ligarekin bat eginez. Denboraldiz denboraldi goraldi handia hartzen ari den modalitate honek hurrengo Jokoetan olinpikoa izango dela esan du. AEF-FVR erakundeak, arraunaren kirolari jarduera handiagoa eman nahian, bat egin zuen ekitaldi honekin, Federazioaren egutegian erreferente izatea espero dugun txapelketari hasiera emateko.
Guztira 72 ontzi aurkeztu dira Galizia, Katalunia, Kantabria, Asturias eta Euskaditik. Euskadiko Txapelketa hiru modalitatetan jokatu da (lau ontzi baino gehiago aurkeztu dira bertan). C1x Beteranon Ur Joko irabazi du, zilarra Getxorentzat izan da eta Brontzea Ur Joko B.rentzat C2x Beteranon urrea Getxo A-rentzat izan da, zilarra Ur Jokorentzat eta brontzea Getxo B-rentzat.
Bertan izan ziren euskal elkarteak hauek izan ziren: ur Joko, Kaiarriba, Arkote, Itsas Lagunak, Lutxana, Endaika, Ondarroa, Raspas, Deustu, San Nicolas (Portugalete) Ur Kirolak eta Mundaka.
