Gernika errugbiko ohorezko mailara itzultzeko urrats bakarra da. Bizkaitarrek 23-20 irabazi zioten Pozuelori luzapenean, eta bi aste barru jokatuko dute final handia La Vila zelaian. Irabazten badute, zuzenean igoko dira, eta, galtzen badute, sustapen bat jokatuko dute. Getxok, berriz, gero eta zailagoa du Valentzian galtzean onenen artean egoteko.
