Basque Teameko halterak 202 kilo pilatu ditu ‘Guztizko olinpikoan’, Espainiako errekorra hautsiz gainera ‘bi denboretan’, 112 kilo altxatuta. Garoa Martinezen helburua argi geratu zen 2021ean Moskun jokatutako Europako Txapelketan hamalaugarren izan zenetik. Harrezkero, xede garbi bat jarri zion bere buruari: goi mailan hobetzen jarraitzea, bere balioa erakusteko, eta hala egiten ari da.
2022an, oraingoan Tiranan (Albania), berriz ere arratsalde pozgarria eman zigun, Europako zortzigarren postua lortuz ‘abiadan’, hamalaugarren postua ‘bi denboratan’ eta hamargarren postua ‘Guztizko olinpikoan’, sailkapen orokorrean. Orain, Armenian, beste kapitulu bat idatzi du bere kirol ibilbidean, orain arteko markak gainditu eta zortzigarren amaitu baitu Nuray Gungor turkiarrak irabazitako Europako Txapelketan.
