Euskarians izan zen protagonista asteburuan Donostiako errugbi festan. Garaipen argia lortu zuen Kataluniaren aurka (50-5). Euskal Herri osoko jokalariek osatutako taldea Anoetako miniestadiora itzuli zen azken bisita egin eta sei urtera. Eta garaipen sendoa eskaini zuen.
Vincent Etchetok, Serge Milhasek eta Sébastien Fauquetek zuzentzen duten taldea aurkariari gailendu zitzaion eta zortzi entsegu egin zituen zale ugarien gozamenerako.
