Aurten Euskararen Nazioarteko Egunean, akronimoekin jolas bat egitea proposatzen dizuegu: EKFB letrak erabilita, esaldiak sortuko ditugu.

Argazkian adibide batzuk ikusi dezakezue, baina laguntza hitzak ere.

Bidali zuen esaldiak [email protected] emailera, azaroaren 27rako.

Proposamen guztiak gure webgunean eta sare sozialetan argitaratuko ditugu abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean.

Gainera, bidaltzaileen artean datorren abenduaren 9an Donostiako Aquariumean ospatuko den gure Euskal Selekzioaren Galarako bi gonbidapen bikoitz zozketatuko ditugu, non Euskal Selekzioko kamiseta bat jasoko baitute.

Animatu, jolastu eta parte hartu zozketan!