Maria Modenesek eta Gorka Corresek 21. postua lortu dute Flamanvilleko Munduko Ziklokros Kopan, emakumezko eta gizonezko junior lasterketetan. Parte hartu duen hriugarren txirrindulariak, Nahia Aranak, 24. postua eskuratu du emakumezko junior lasterketan.
Gorka Corresentzat eta Nahia Aranarentzat haien lehenengo Munduko Kopa izan da Flamanvillekoa. Hiru txirrindulariak estatuko selekzioaren maillotarekin leihatu diren arren, Euskadiko Txirrindularitza Federazioa izan da espedizio honen babeslea.
