Euskadi laugarrena izan zen Espainiako Grappling Txapelketan, Sevillan. Han, hainbat pisu eta kategoriatan lortu zituen podiumak. Urrezko dominak Naiomi Matthews, Rocío Almeida, Alba Rodríguez, Naroa García, Igor Martínez, David Masa eta Jaime Cariñenarentzat izan ziren.

Zilarrezko dominak Jonathan García Lamas, Jazmin Almeida, Udai Karbal, Marcos Vinicius, Bogdan Danciu eta Cristian Ribeirorentzat izan ziren. Eta brontzezkoak, Ander Sánchez, Oscar Fernández Calderón, Diana Vermaulen, Gerard Orozco, Ander Jiménez eta Daniel Perezentzat.