EUEMF Euskal Selekzioko motonautikako pilotuek sei domina lortu zituzten, Mazarrongo (Murtzia) Errege Kopan, hainbat kategoriatan. Espainiako Txapelketarako puntuagarria izan zen azken lasterketa, Rallyjet eta Offshore modalitateetan.

Rallyjet-en (Runabout GP1 kategoria) bigarren Aitzol Arakistain eta hirugarren Andoni Gutiérrez izan ziren. Runabout GP1 Atmosferikoan, Iñaki Trabak bigarren postua lortu zuen. GP2 kategorian, Mikel Fernández de Arroyabek laugarren amaitu zuen.

Offshore modalitatean, Runabout GP1 kategorian, Aitzol Arakistainek zilarrezko domina lortu zuen. GP2 kategorian, Mikel Fernández de Arroyabe bigarrena izan zen eta Andoni Gutiérrez hirugarrena.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad