Belar hockeyko gizonezkoen eta emakumezkoen Euskal Selekzioak hitzordu garrantzitsua dute uztailaren 8an eta 9an. Portugalgo selekzioaren aurka jokatuko dute Basque International Country Cup txapelketaren barruan. Larunbatean Bera Beran (Donostia) jokatuko dute, 11:00etan eta 13:00etan, eta egun bat geroago Jolasetan (Getxo). Topaketek Euskadiko Hockey Federazioaren eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesa dute.