Belar-hockeyko Basque International Country Cup txapelketaren lehen jardunaldia izan da larunbat honetan Donostiako Bera Beraren instalazioetan.
Emakumezkoetan, Euskal Selekzioak 3-0 irabazi dio Portugalgo taldeari; gizonezkoetan, berriz, bina goleko berdinketa lortu du partida orekatu batean.
Igande honetan bigarren jardunaldia jokatuko da Jolasetan (Getxo). Partidak 11:00etan eta 13:00etan izango dira.
Lagunarteko partida hauek Euskadiko Hockey Federazioaren eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesa dute.
