Belar hockeyko Euskal Selekzioak asteburu bikaina izan du Basque International Country Cup txapelketan, Portugali hiru garaipen eta berdinketa batekin irabazita.
Larunbateko jardunaldia Bera Beran jokatu zen eta emakumezkoen Euskal Selekzioak 3-0 irabazi zion Portugali. Gizonezkoetan, norgehiagoka tauletan bukatu zen.
Igande honetan, Euskal Selekzioak Jolasetan (Getxo) jokatu diren norgehiagoketan bi partida irabazi ditu. Neskek 6-0 irabazi diote Portugalgo taldeari. Askoz ere parekatuagoa izan da gizonezkoen selekzioen arteko partida, bana amaitu baita.
Berdinketa hausteko “shoot out” ean, Euskadik hiru tanto egin ditu, portugaldarrek, aldiz, bi besterik ez dituzte egin, Euskal Selekzioaren garaipena berretsiz.
Partidu hauek Euskadiko Hockey Federazioaren eta Euskal Kirol Federazioen Batasunaren babesarekin antolatu dira.
