
Euskal Selekzioak tenis inklusiboko nazioarteko txapelketa irabazi zuen Irunen, Frantzia, Belgika, Irlanda eta Galesko selekzioek ere parte hartu zutelarik. Txapelketa inklusibo hau ligaxka moduan garatu zen hiru joko-txandatan. Euskadik 5-0 irabazi zion larunbatean Frantziari eta arratsaldean 3-2 galdu zuen Irlanda-Galesen aurka. Igandean Belgikaren aurka jokatu zuen eta 3-2 galdu zuen. Iker Sastre, Ander Cepas, Angela Rodríguez eta Iker González izan ziren euskal ordezkariak.
Basque Country International Cup hau Irungo Sonia Etxezarreta mahai-teniseko teknifikazio zentroan egin zen. Euskal Federazioak Euskal Kirol Federazioen Batasunaren laguntzarekin antolatu zuen.
