Zeelanda Berria oso defentsa itxiarekin hasi zen aukerak saihesten saiatzeko, baina neurketako lehen minutuetan sartutako hiru golek lasaitasunez eta jabetza luzeekin jokatzeko aukera eman zuten, aukera hobeak bilatzeko.

Partidaren bilakaerari esker, jokalari guztiek minutu asko gozatu ahal izan zituzten pistan, eta horrek, zalantzarik gabe, neurketak jokatzen diren azalerarekin kontaktu egokia izateko balio izan zuen, hemengo partidetan ohituta dauden azaleretatik ezberdina.

Atsedenaldira 9-0eko emaitzarekin iritsi bazen ere, taldeak lanean jarraitu du talde teknikoak emandako jarraibideen arabera, eta partidaren amaierara 13 – 0eko emaitzarekin iritsi da Euskal Selekzioa.

Hurrengo partida bihar izango da, ordu berean (10:30, hemen 4:30) Taipei Txinako taldearen aurka.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad