Martxoaren 25a, larunbata, egun historikoa izan da Mendiko Eskiko Euskal Selekzioarentzat, lehen aldiz distantzia luzeko Munduko Txapelketa batean lehiatzen baitzen, Adamello Ski Raid txapelketan hain zuzen ere. Guztira, 17 herrialdetako 130 bikotek hartu zuten parte transalpina proban, eta horietatik 109k bakarrik lortu zuten ibilbidea amaitzea.

Euskal Selekzioaren parte-hartzeari dagokionez, Nahia Quincocesek eta Igone Camposek emakumezkoetan lortutako bederatzigarren postua nabarmendu behar da (6:35:20), Txekiako bikotearen zortzigarren postutik oso gertu. Gainera, Joan Ander Aranburuk eta Axier Alonsok merezimenduzko hogeita bederatzigarren postua lortu zuten gizonezkoetan 5:31:25eko denbora eginez. Rafa Urbizuk eta Aitor Ajuriak ezin izan zuten lasterketa zorrotza bukatu.

Irteera Tonale Passen izan zen, eta hortik aurrera bikoteek 40 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, 3.300 metroko desnibela igoerarako eta 3.660 metroko desnibela jaitsierarako, mendiak, haitzarteak, glaziarrak eta basoak zeharkatuz.

Emakumezkoetan bikoterik azkarrena Axelle Gachet-Mollaretek eta Emily Harropek (4:57:55) osatzen zutena izan zen, eta gizonezkoetan Robert Antonioli eta Matteo Eydallin italiarrak izan ziren azkarrenak 4:04:24.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad