Larunbat honetan Munduko Kopako azken proba handia ospatuko da. Mendi lasterketetako korrikalari onenak 12 probatan lehiatu dira Gorbeia Suzien lasterketara sartzeko. Lasterketa honek munduko onenak nortzuk izango diren jakinaraziko du. Eta horien artean, Euskal Selekzioaren ordezkaritza handia, guztira SkyMasterserako 13 sailkatu lortu dituena.

NESKAK

· Ainara Urrutia (4.Skyrace des Matheysins, 7. Mattherhorn Ultraks Extreme y 2. Louzan Sky Race)

· Sara Peña (4. Ultra Skymarathon Madeira, 5. Garmin Epic Trail y 5. Pirin Extreme)

· Maud Combarieu (5. Ultra Skymarathon Madeira)

· Ainara Uribarri (9. Hochkönigman Trailrunning )

· Sandra Sevillano (2. Garmin Epic Trail, 2. Tromsø Skyrace y 2. Pirin Extreme)

· Nerea Amilibia (7. Garmin Epic Trail)

· Onditz Iturbe (2. Merrel Skyrace Comapedrosa y 5. Mattherhorn Ultraks Extreme)

MUTILAK

· Ismail Razga (8. Garmin Epic Trail, 7. Merrel Skyrace Comapedrosa y 2. Louzan Sky Race)

· Aitor Ajuria (5. Louzan Sky Race)

· Goar Lopetegi (4. Pirin Extreme)

· Ioseba Eskudero (7. Pirin Extreme)

Euskal Selekzioko 13 kideez gain, hauek dira Zeanuriko hitzordurako sailkatu diren beste euskal korrikalariak: Maite Maiora, Oihana Azkorbebeitia, Ander Iñarra, Asier Larruzea, Iñigo Macias, Irati Azkargorta eta Markel Urigoitia. Maiorak eta Azkargortak euren taldeekin sailkapena lortu zuten arren, Raidlight eta Kulum Sport Club Deportivo, hitzordu honetan Euskal Selekzioaren elastikoa jantziko dute. Beraz, EMFko 15 kide izango dira Gorbeia Suzien lasterketarako. Bestalde, Naiara Irigoyen (1. Mattherhorn Ultraks Extreme) eta Igone Campos (4. Pirin Extreme) azken orduko bajak dira eta ezin izango dute Selekzioarekin parte hartu.

Podiumerako eta garaipenerako aukerak asko dira, batez ere emakumezkoetan. Oihana Azkorbebeitia da Skyrunner lasterketako sailkapeneko liderra. Hiru proba irabazi ditu eta astero zirkuituko lasterkari onenetakoa dela erakusten du. Mundialaren jabe egiteko faborito nagusia da. Hori bai, Maiorak eta Sevillanok, Lindsay Webster kanadarrarekin eta Iris Pessey galarrra gailendu beharko ditu. Mendaroko korrikalariak badaki zer den Gorbeian irabaztea, eta Maiorari eta Sevillanori munduko kopako garaipena lortzeko aukera matematikoak dituzte. Naiara Irigoyen, Ainara Urrutia, Onditz Iturbe edo Sara Peña bezalako lasterkariek Top10ean sartzeko aukera dute. Gizonezkoetan, Euskal Selekzioaren 4 ordezkariek suzko proba dute munduko korrikalari onenen artean. Ismail Razga izan da erregularrena eta sailkapen ona lortzeko aukera gehien dituena da. Aitor Ajuriak errekuperatuta zegoela erakutsi zuen Louzanen, lehia falta luze eta behartu baten ondoren. Bestalde, Lopetegi eta Eskudero Bulgariako azken proban Zeanurirako txartela lortzetik datoz. Hori bai, Ander Iñarra eta Asier Larruzea bezalako euskal korrkalariek helburu eta aukera handiak dituzte lasterketaren buruan egoteko eta helmuga zeharkatzen lehenen artean egoteko.

33 kilometro eta 2.5000 metroko desnivel positiboa duen lasterketa,11:00etan hasiko da Zeanuritik eta Gorbeiako parke naturalean izango da, ikuskizuna eta euskal zaleen babesa bermatuta dauden jardunaldian. SkyMastersarekin batera, Gorbeia Suzien 21K txapelketa jokatuko da, Euskadiko Txapelketa erabakiko duen proba, junior, jubenil eta kadete mailetarako. 11:00etan irtengo dira, eta aukera paregabea izango da Estatuan nabarmentzen ari diren korrikalariez gozatzeko.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad