Euskadiko Taekwondo Federazioaren ordezkaritzak hiru domina lortu zituen joan den larunbatean Galiziako Monforte de Lemos hirian izan ziren poomsae helduen mailako Txapelketa Nazionaletan. Lurralde guztietako laurehun kirolarik hartu dute parte.
Emakumezkoen Master 4 kategorian (66 urte edo gehiago) TOMASI URIZAR euskal lehiakideak URREZKO Domina eskuratu zuen; gizonezkoen Master 3 kategorian (61-65 urte) JOSE MANUEL SIMON izan zen BRONTZEA eta emakumezkoen Freestyle kategorian (12-17 urte) ITXASO CHACON izan zen BRONTZEZKO Domina lortu zuena.
