Joan den larunbatean, apirilak 13, Kantabriako Openaren bigarren edizioan Euskadiko Taekwondo Federazioa ordezkatzen zuen junior mailako taldeak bigarren postua lortu du junior mailako azken sailkapenean, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan.
Euskal kirolariek 3 Urrezko, 6 Zilarrezko eta 4 Brontzezko domina lortu dituzte hainbat lurralde eta Klubetako berrehun kirolarik parte hartu duten txapelketan.
