Euskal Selekzioko emakumezko korrikalarien paper bikaina Skyrunner Munduko Kopako hamargarren proban, Suitzan ospatu zen Mattherhorn Ultraks-Extreme lasterketan. Euskal Selekzioaren ordezkari gisa Ainara Urrutia, Onditz Iturbe, Naiara Irigoyen eta Aitor Zunzunegi joan ziren. Emakumeen ordezkaritzak, gainera, beste korrikalari euskaldun bat zuen, Maite Maiora (Raidlight Team), eta guztiek ziurtatuta zuten jada Gorbeia Suzieneko Skymasterserako txartela, Naiara izan ezik, baina bere garaipenarekin bertan egongo da ere.
Guztien sasoi bikainari esker, Top 10ean amaitu dute, guztiek podiuma egin dute euren kategorietan, eta Naiara Irigoyenek garaipen bikaina lortu du Pessey faborito nagusiari 5 segundoko aldea aterata.
Zunzunegik Gorbeia Suzienerako pasaportea ematen duten lehen 10 postuen artean egoteko borrokan egindako lasterketa ere ikaragarria izan zen, nahiz eta merezimenduzko hamazazpigarren postuan amaitu zuen.
