Eskubaloiko senior mailako Euskal Selekzioaren itzulera aurreratu dezakegu. Ekainean hiru lagunarteko partida jokatuko ditu Finlandiaren aurka.. Lehenengoa Gasteizen, bigarrena Zumarragan eta hirugarrena Tolosan. Beste partida batzuk ere prestatzen ari da azarorako -neskak- eta 2024ko urtarrilerako, berriz ere gizonezkoen selekzioa.